Nagusilanek eskerrak eman dizkie 'Busti zaitez!' kanpainan beren aletxoa jarri duten zumaiarrei

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 10a, 09:00

Esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa banatu zuten atzo Nagusilaneko boluntarioek. Herritarren laguntzagatik eskertuta agertu dira.

Sentsibilizazio sozialerako eta baliabideak erakartzeko Ademgik egiten duen kanpaina Zumaian izan zen atzo, igandea. Hain zuzen, esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa banatu zuten Nagusilaneko kideek, Busti zaitez! kanpainaren barruan. 

Bertan, Katuky Saguyakik edizio honetarako diseinatutako merchandising produktuak erosi ahal izan zituzten zumaiarrek, eta baita dohaintzak egin ere. Beren alea jarri duten herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete Nagusilaneko boluntarioek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide