Bigarren eskuko liburuak eta diskoak erosteko aukera dago gaur

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 9a, 11:44
Alondegi aurrean dagoen azoka, atzo arratsaldean. (Onintza Lete Arrieta)

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du elkartasun azoka, eta Alondegi aurrean egongo da, goizean nahiz arratsaldean.

Atzo, larunbata, eta gaur, igandea, liburu eta diskoen elkartasun azoka jarri du Alondegi parean Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak.

Goizez eta arratsaldez egongo dira liburuak eta diskoak salgai, goizean 14:00 arte eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileek azaldu dute nahi dutenek behar ez dituzten liburuak eraman ditzaketela azokara, han uzteko.