Sankristobal festetan murgildu da Narrondo

Intza Trula 2023ko uzt. 8a, 09:00

Suzirien jaurtiketarekin batera hasi zituzten atzo arratsaldean Sankristobal festak Narrondo auzoan.

Narrondo auzoa festetan murgildu da datorren astelehenera arte. Suzirien jaurtiketarekin hasi zituzten jaiak, eta ondoren sagardo dastaketa, eta Gure Ametsa Elkartean II. Hanburgesa Festa egin zituzten. Gauean, berriz, DJ Olaberrik alaitu zituen karpara gerturatu zirenak.

Astelehenera arte jarraituko dute jaiek auzoan, eta honakoa da geratzen diren egunetarako prestatu duten egitaraua:

Gaur, larunbata

15:30. Mus eta eskoba txapelketa.

16:30-19:30. Haur eta gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada.

20:30. Sardina jana. Sardinak dohainik eta edaria eta saiheskia ordainduta.

21:00. Afaria, Gure Ametsa elkartean.

22:30. Obaneuke erromeri taldea, karpan.

Bihar, igandea

10:00-15:00. I. Artisau Azoka eta taloak. Goizean zehar, hamaiketakoa Gure Ametsa elkartean.

12:00. Asto proba. Egun guztian zehar, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

14:30. Paella jana.

18:00. Lopeneren poniak. Jarraian, Euskal Pentatloia: Amalur Arbelaitz, Ane Zapiain, Andoni Izeta eta Xabier Zaldua. Ondoren, zikiroa pintxotan karpan. Eguna amaitzeko, erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin oholtzan.

Uztailak 10, astelehena

Kristobal Deunaren Eguna

11:30. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpan.