Uztaileko Baleike aldizkariaren aurrerapena: Zumaiako etxebizitzen errealitatea

Mireia Galarza eta Intza Trula 2023ko uzt. 6a, 13:00

Datozen egunetan hasiko da Baleike uztaileko aldizkaria bazkideen etxeetara heltzen. Hilabete honetako zenbakian askotariko gaiak jorratzen dituzten elkarrizketa, erreportaje eta iritziak aurki daitezke. Horien artean, besteak beste, Zumaiako etxebizitzen inguruko errealitatea mahaigaineratzen duen erreportajea, edota Iñaki Osa Goikoetxearen elkarrizketa irakur daitezke. 

Erreportajeak gaur egungo etxebizitzen errealitate ilunaren datu errealak azaleratzen ditu. Etxeen prezioen etengabeko gorakada, etxebizitza bat erosi edo alokatzeko eskaintza urria eta etxebizitza turistikoen etengabeko gorakada lantzen ditu, egoeraren inguruko datu eta grafikoen laguntzaz. Inguruko joera orokorrari jarraiki, azken urteetan etengabe egin dute gora Zumaian etxebizitza erosketaren zein alokairuen prezioek. Fenomeno orokor horri, Zumaiak bizi duen turistifikazio prozesua eta bigarren etxebizitza izateko erakargarritasuna gehitu behar zaizkie.