'Kantu bat gara' ikuskizunaren azken saioa eskainiko du Jon Maiak Haziberri jaialdian

Intza Trula 2023ko uzt. 5a, 13:23
Jon Maiaren 'Kantu bat gara' ikuskizuna. (Artxibokoa).

Hilaren 14an izango da Gernikako jaialdia, eta Eire bikote zumaiarra ere bertan izango da.

Jon Maiak 'Kantu bat gara' ikuskizuna eskainiko duen azken aldia izango da datorren hilaren 14koa. Gernikako Haziberri jaialdian emango du kontzertua Maiak, eta bertan egongo dira baita ere Zea Mays, Eire taldea, Mogumbo Brass Band eta TPR DJ-a. 

Europako Herrien parkean izango dira kontzertuak; 18:00etan irekiko dituzte ateak, eta kontzertuak berrogei minutu geroago hasiko dira. Sarreren prezioa 25 eurokoa da, eta interesa dutenek erosteko aukera dute oraindik haziberri.eus atarian. Antolatzaileek jakinarazi dute, uztailaren 15era atzeratuko dela kontzertua eguraldi txarra egingo balu.