Komentuko lanak tarteko, San Jose eta Bonifazio Etxeberria kaleak itxita izango dira gaur

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 4a, 08:43

Komentuko obrak.

Komentuko teilatua muntatzeko lanak egingo dituzte, eta ondorioz, gaur ez ezik, datorren asteartean ere, ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat itxita izango dira kale horiek 07:30etik 20:30era bitartean.

Komentua eraberritzeko lanak direla eta, gaur, asteartea, itxita izango dira San Jose eta Bonifazio Etxegarai kaleak. Komentuko teilatua muntatzeko lanak egingo dituzte, eta ondorioz, gaur ez ezik, datorren asteartean ere, ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat itxita izango dira kale horiek 07:30etik 20:30era bitartean.

Ondorioz, etxe atarietarako joan-etorriak soilik egin ahal izango dituzte herritarrek bi kale horietan. Ibilgailuek Angeles Sorazu eta Arritokieta kaleetatik igo eta Odieta kaletik jaitsi ahal izango dute, obrak martxan diren bi egun horietan. Gainera, Erribera kaleko 1. eta 1. bis zenbakidun garajeetako ibilgailuak ezingo dituzte ez sartu, ez atera –une puntualetan, agian, bai, obraren garapenaren arabera–.