Zaleen txalo zaparraden artean igaro da Frantziako Tourra Zumaiatik

Intza Trula 2023ko uzt. 3a, 17:30

15:30ak aldera igaro dira txirrindulariak Zumaiatik, Neilson Powless estatubatuarra eta Laurent Pichon frantziarra karreraren buru zirela.

15:30ak aldera igaro dira txirrindulariak herritik, bertaratuen txalo zaparrada, turuta hotsak eta animo ohiuen artean. Karabanaren desfilea amaitzean herritar gutxi batzuk geratu dira kaleetan, eta horietako asko gerizpearen bila joan dira txirrindulariak ailegatzeko geratzen zen ziren bi orduak igarotzeko.

Pixkanaka, 15:00ak aldera, berriz ere txoko guztiak jendez betetzen joan dira. Neilson Powless mendiko sailkapeneko liderra eta Laurent Pichon tropelari aurrea hartuta iritsi dira herrira, eta horien ondoren, pare bat minutu beranduago, gainontzeko ehunka txirrindulariak pasatu dira. Zumaiatik igaro ondoren Zarautz aldera jarraitu du Tourrak, eta Baionan emango zaio amaiera gaurko etapari.