Tourreko karabanak herritarrak animatu ditu eguerdian

Intza Trula 2023ko uzt. 3a, 16:02

13:00ak aldera igaro da Tourreko babesleen karabana Zumaiatik. Material eta produktu ugari oparitu dituzte, eta bozgorailuetako musikarekin herritarrak animatu dituzte.

Tourreko babesleen karabanak herria animatu du gaur eguerdian. 12:00ak aldera hasi da jendea errepide bazterretan biltzen, eta 13:00ak inguruan igaro dira lasterketako babesleen autoak. Hainbat produktu eta material oparitu dizkiete bertaratu direnei, hala nola kamisetak, boligrafoak eta gominolak. Desfileak zoramena sortu du, gehienbat, gaztetxoenen artean.

Karabanak guztiak igaro ondoren hustu egin dira denbora batez kaleak, eta berriz ere betetzen hasi dira 15:00ak aldera, txirrindulariak herrira heltzeko gutxi gelditzen baitzen.