Donosti Cup futbol txapelketaren partidak jokatuko dituzte egunotan Aita Mari zelaian

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 3a, 15:18
Aita Mari futbol zelaian jokatuko dituzte partidak larunbatera bitartean. (Zumaiako Udala)

Larunbatera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Aita Mari futbol zelaian. Zumaian bezala, eskualdeko beste lau herritan ere jokatuko dituzte; hain zuzen, Azpeitian, Orion, Zarautzen eta Zestoan.

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta iaz bezala, aurten ere Zumaian jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Bihartik larunbatera, hilak 8, bitartean jokatuko dituzte partidak Aita Mari futbol zelaian. Aurten, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak eta horietako batzuk Azpeitian izango dira aste honetan.

Zumaiako Aita Marin bezala, eskualdeko beste zenbait herritan ere jokatuko dituzte txapelketaren partidak. Zehazki, Azpeitiko Garmendipe, Orioko Mendibeltz, Zarauzko Astin eta Zestoako Iraeta futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.

Honako lotura honetan ikus daitezke Zumaian jokatuko dituzten partida guztiak.