Iruñeko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean

Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 14:00

Saregileen plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean hasita. Zumaiako Mugimendu Feministak deitu du protesta.

Asteburuan Iruñean izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea bihar, asteartea, egingo dute, 19:30ean hasita, Saregileen plazan.

51 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea labankadaz hiltzea egotzita, Ermitagaña auzoko Anayak tabernan. Atxilotuak bere burua entregatu zuen polizia etxean, eta dagoeneko baieztatu dute genero indarkeria egotziko diotela gizonari. Sumarioa sekretupean dago.