Tourrak eragina izango du gaurko trafikoan

Intza Trula 2023ko uzt. 3a, 09:46

Frantziako Tourra Euskal Herritik igarotzen ari da egunotan, eta gaurko etapa eskualdean izango da. Horrek eragin nabarmena izango du herriko trafikoan.

Gaur igaroko da Frantziako Tourra Zumaiatik, eta horrek nabarmen eragingo dio herriko trafikoari, ordu batzuetan errepideak guztiz itxita egongo baitira. Karabana eguerdiko 13:09 aldera igaroko da herritik, txirrindulariak, berriz, 15:00ak aldera.

Etapa dela-eta, 11:30etik 15:30era bitartean trafikoa guztiz itxita egongo da. Ordu tarte horretan, ezin izango da autoz Zumaiara sartu, ezta Zumaiatik atera ere. Gainera, herria bitan zatituta egongo da autoentzat zein oinezkoentzat. Horrez gain, autobus zerbitzua ere etenda egongo da, eta Zumaiatik joan-etorriak egiteko aukera bakarra trena erabiltzea izango da.