Artisautza azoka egin dute Eusebio Gurrutxaga plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 2a, 16:20

Eguerdiko atsedenaren ondoren, arratsaldean, 17:00etan, irekiko dute berriz azoka.

Azokak 11:00etan zabaldu ditu ateak eta 14:00ak arte egon da zabalik goizean. Eusebio Gurrutxaga plazan jarri dituzte postu guztiak. 30 artisau eta sortzaileren lanak ikusi eta erosteko aukera izan da. Hain zuzen ere, bitxiak, oinetakoak eta arropa postuak jarri dituzte, besteak beste.

Arratsaldean ere izango da bertatik pasatzeko aukera. 17:00etatik 20:00etara irekita izango da azoka.