Zaharberritutako moto klasikoen erakusketa, Oxford aretoan

Juan Luis Romatet eta Intza Trula 2023ko uzt. 2a, 09:00

Motos Diazeko Jose Ramon Diazek pasa den mendeko motorrak zaharberritzen ditu, Euskal Herrikoak dira horietako gehienak.

Jose Ramon Diazek pasa den mendeko zaharberritutako motoen erakusketa zabaldu du Oxford aretoan. Bertan ikus daitezkeen moto gehienak Euskal Herrikoak dira.  Erakusketa ikusgai egongo da uztailaren 16ra arte, eta honakoa da izango duen ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30etik 20:30era.
  • Larunbatetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.