Ekitaldi ugari egon dira goizean San Pedro egunez

Maria Maya eta Intza Trula 2023ko eka. 29a, 14:10

San Pedro egunaren goiza ekitaldiz beteta egon da; prozesioa, haurrentzat jolasak eta Zumaiako Txistulari bandaren eta ZUMB Musika Bandaren kontzertuak egon dira herrian.

Ekitaldi ugari izan dira San Pedro goizean. Lehendabizi, 11:00etan prozesioa eta meza nagusia egin dituzte San Pedro abesbatzak lagunduta. Jarraian, Tolosako dultzaineroek eta Joselontxos txarangak alaitu ditu Zumaiako kaleak. 

Horrez gainera, 11:00etatik hasi eta 13:00ak bitartean haurrentzako jolas eta tailer ugariz gozatu dute txikienek Torreberrin. Eta goizari amaiera emateko, Zumaiako Txistulari bandak eta ZUMB Musika Bandak kontzertua eskaini dute Eusebio Gurrutxaga plazan.