Unai Manterola apaizak Donostian beteko du bere apaiz zerbitzua udazkenetik aurrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 29a, 12:30

Unai Manterola apaiza 2022ko Karmengo Amaren prozesioan. (Karkara)

Gaur, San Pedro eguneko Meza Nagusian jakinarazi du Manterolak leku aldaketa.

Unai Manterola Albizu apaiz zumaiarrak azken 18 urtean Aian eta Orion bere eliz zerbitzua eskaini du, eta San Pedro egunez Orioko elizan izan den Meza Nagusian jakinarazi du udazkenetik aurrera Donostiako Artzain Ona katedralean biziz beteko duela bere apaiz zerbitzua. Datozen asteetan ezagutaraziko da bere ordezkoaren izena.