Txupinazoaren ondoren, danborrada San Pedro jaietan

Intza Trula 2023ko eka. 29a, 10:36

Sagarbidetik irten zen danborrada 18:45ean, eta udaletxerainoko ibilbidea egin zuten danbor jotzaileek bertan bandera igotzeko.

Atzo arratsaldean danbor-hotsen laguntzaz igo zuten bandera udaletxean. 18:45ean atera ziren Sagarbidetik danbor jotzaileak, eta  udaletxerainoko bidea egin zuten.

Igandera arte iraungo dute festek, eta ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute egunotarako; erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaineroak eta txarangak, kirol txapelketak, dantzaldiak, su artifizialak eta abar.

Honakoa da datozen egunetarako egitaraua:

Gaur, ekainak 29, San Pedro eguna

09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.

11:00. Prozesioa, eta ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua.

11:00-13:00. Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak.

11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.

13:00. Joselontxos txarangaren kalejira.

13:00. Zumaiako txistulari bandaren eta Zumaiako Musika Bandaren kontzertua, Eusebio Gurrutxaga plazan.

17:30. Herriko Pala Txapelketaren finala, Odietan.

18:30. Joselontxos txarangaren kalejira.

18:30. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.

19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.

23:00. Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik.

Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.

 

Bihar, ekainak 30

19:00. Zumaia Master Series zesta punta jaialdia, Aitzuri frontoian.

22:00. Kontzertua Puro Relajo, Eusebio Gurrutxaga plazan

 

Etzi, uztailak 1

10:00. Udaberri billar txapelketaren finala, Hogarrean.

12:00. Judo erakustaldia (Kodaore judo kluba), Ondartxon.

16:00. ABE ligako beteranoen estropada.

18:00. Antxo eta Pantxa haur antzerkia, Odietan.

19:00. Boxeo jaialdia, Aitzuri frontoian.

20:00. Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.

22:00. Amaia plazan Diskofesta.

 

Uztailak 2, igandea

11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Artisau azoka, Eusebio Gurrutxaga plazan.

12:30. Amaia plazan hasita, Buztintxuriko erraldoien kalejira.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio)