Saioa Iraola eta Maialen Manterola zarauztarrek irabazi dute emakumeen pala txapelketa

Maria Maya eta Andrea Zipitria 2023ko eka. 28a, 19:35

Zumaiako Emakumeon* Etxeak antolatu du bosgarren aldiz pala txapelketa. Gaur arratsaldean jokatu dira finalak, Odieta frontoian. Maila aurreratuan, Saioa Iraola eta Maialen Manterola zarauztarrak irabazi dute partida. Hasiera mailako garaileak izan dira Aloña Otegi eta Aintzane Etxabe.

Emakumeen pala txapelketa antolatu du Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Gaur arratsaldean jokatu dira finalak. Mailaren arabera bi txapelketa egin dituzte: hasiera maila eta maila aurreratua. Hasiera mailan, Nerea Lersundi eta Maddi Gallastegik aurkari izan dituzte Aloña Otegi eta Aintzane Etxabe. Azken hauek jantzi dute txapela, 22-17 irabazi ondoren.

Maila aurreratuko finala zarauztarren artean neurtu da. Partida jokatu dute Saioa Iraola eta Maialen Manterola bikoteak eta Yone Maza eta Karmele Martinez bikoteak. Lehia estua izan da, eta azkenean 22-19 markagailuarekin irabazi dute partida Saioa Iraola eta Maialen Manterolak.