Flysch Trail lasterketa prestatzeko bigarren entrenamendua egingo dute igandean

Intza Trula 2023ko eka. 28a, 11:46
2023ko Flysch Trail lasterketa prestatzeko lehenengo entrenamendua (Zumaiako Flysch Trail).

Hilaren 11ean egin zuten lehen entrenamendua Flysch Trail lasterketa prestatzeko, eta igande honetarako beste bi ibilbide prestatu dituzte.

Zumaia Flysch Trail prestatzeko bigarren entrenamendu saioa egingo dute igande goizean. XV. edizioa izango da aurtengoa, eta bi distantzia ezberdin egingo dituzte haren prestaketarako; bata hamabost kilometrokoa, eta, bestea, hamarrekoa. Lehenengoa Arantza aldera izango da, eta, bigarrena, Elorrixara.

Entrenamendurako Lubaki kiroldegiaren aurrean elkartuko dira, igandean 08:00etan.