Dena prest, gaur arratsaldean San Pedro jaiei hasiera emateko

Intza Trula 2023ko eka. 28a, 10:40

Gaur arratsaldean hasiko dira San Pedro jaiak txupinazioarekin batera, eta igande iluntzean amaituko dira.

Guztia prest dago herriko San Pedro jaiei hasiera emateko. Gaur arratsaldean hasiko dira festak txupinazoarekin, eta, aurreko urtean bezala, bertan egongo dira aurtengo denboraldian nabarmenduak izan diren herriko hainbat kirolari.

Hasteko, 17:30ean, Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketaren finalak jokatuko dira Odieta frontoian. Jarraian, 18:00etan, txupinazioa izango da herriko kirolarekin, eta, horren ondoren, 20:00etan igoko da bandera udaletxean, danbor-hotsen laguntzaz.

Ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute egunotarako; erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaineroak eta txarangak, kirol txapelketak eta dantzaldiak, besteak beste. Gainera, urtero lez, bihar su artifizialen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Datozen egunetan egongo dira baita ere Zumaia Master Series zesta punta jaialdia, Puro Relajo musika taldearen kontzertua, kirol jarduera mordoa eta artisau azoka.

Asko dira ekitaldi hauek aurrera eramateko antolaketan parte hartu duten elkarteak; hori dela eta, Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie "festen prestaketan parte hartu duten guztiei". Halaber, "festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera" hartzera deitu ditu udalak herritarrak. Eta horrekin batera, "kontsumo arduratsua" egiteko deia egin die herritar guztiei, "arduraz eta elkartasunez jokatuz, festez gozatzeko".

Egitaraua:

Gaur, ekainak 28

17:30 Odietan Emakumezkoen V. pala txapelketa finalak.

18:00 Udaletxe aurrean Txupinazoa eta jaien hasiera. Suziria denboraldi honetan nabarmendu diren herriko kirolariek jaurtiko dute. Erraldoi eta Buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta:

18:00 Ustekabe txarangaren kalejira.

18:30 Herri mailako esku pilota txapelketa finala.

18:45 Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera.

20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea.

21:30 Torreberrin danborradako kideen afaria.

Bihar, ekainak 29 / San Pedro eguna

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.

11:00 Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua.

11:00-13:00 Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak.

11:30 Tolosako dultzaineroak kalejiran.

13:00 Joselontxos txarangaren kalejira.

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Txistulari bandaren eta ZUMB Musika Bandaren kontzertua.

17:30 Odietan Herri mailako Pala txapelketa finala.

18:30 Joselontxos txarangaren kalejira.

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.

19:00 Tolosako dultzaineroak kalejiran.

23:00 Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara

Etzi, ekainak 30

19:00 Aitzuri frontoian Zumaia Master Series zesta punta jaialdia.

22:00 Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua Puro Relajo.

Uztailak 1, larunbata

10:00 Hogarrean Beheko Plaza/Udaberri billar txapelketaren finala.

12:00 Ondartxon Judo erakustaldia (Kodaore judo kluba). 1

6:00 ABE ligako beteranoen estropada.

18:00 Odietan haur antzerkia Antxo eta Pantxa.

19:00 Aitzuri frontoian Boxeo jaialdia.

20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia.

22:00 Amaia plazan Diskofesta.

Uztailak 2, igandea

11:00-14:00 + 17:00-20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan artisau azoka.

12:30 Amaia plazan hasita Buztintxuriko erraldoien kalejira.