Hainbat edukiontzi gune lekualdatuko dituzte Frantziako Tourra dela-eta

Intza Trula 2023ko eka. 28a, 09:30

Gaurtik hasi eta ekainaren 4ra bitartean hainbat edukiontzi gune lekualdatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

Frantziako Tourra tarteko, hondakinen edukiontzi guneak lekualdatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, gaurtik hasi eta ekainaren 4ra bitarte. Uztailaren 3an igaroko da tourra Urola Kosta eskualdetik, eta horrek hainbat aldaketa egitea dakar. Hori horrela, honakoak izango dira edukiontziek izango dituzten aldaketak:

Lekualdatu eta hondakinen edukiontzia alboko espaloian izango duten guneak:

  • Narrondo auzoa 10.
  • Axular Ibiltokia 38.
  • Alai auzategia 1.
  • Mendaro Mariñela.
  • Pantxita Etxezarreta 27.

Edukiontziak zigilatu eta parekoak erabili beharko dira:

  • Axular Ibiltokia 24.