Txapelketa herrikoiko finalak jokatuko dituzte bihar eta etzi Odieta frontoian

Intza Trula 2023ko eka. 27a, 14:01
Ostiralean jokatutako eskuzko pilota partidak. (Juan Luis Romatet)

Maiatzaren hasieran eman zitzaion hasiera pilota txapelketa herrikoiari, eta bihar eta ostegunean jokatuko dituzte azken partidak Odieta frontoian.

Pilotako txapelketa herrikoia amaierara iristen ari da, eta bihar eta etzi jokatuko dituzte palazko eta eskuzko finalen partidak. Eskuzko finalerdietan Peio Etxabe eta Aitzol Oliden 22-18 gailendu ziren Unai Beristain eta Jon Alkortaren aurrean. Ander Olaizola eta Oihan Iribarrek, berriz, 22-15 irabazi zieten Oihan Etxabe eta Kimetz Etxaberi. Hori horrela, bihar izango dira finalak, 18:30ean hasita Odieta frontoian:

  • Unai Beristain eta Jon Alkorta / Oihan Etxabe eta Kimetz Etxabe.
  • Peio Etxabe eta Aitzol Oliden / Ander Olaizola eta Oihan Iribar.

Palazko finalak etzi izango dira, 18:30ean, Odieta frontoian. Honako hauek dira finalera heltzea lortu duten bikoteak:

  • Txapela: Zendoia eta Oskarbi / Larra eta Izarra.
  • Kopa: Akuxi eta Iriondo / Ruiz eta Luis Mari Alberdi.