Peru Tolosa, bigarren Asturiasen jokatutako GTPE lasterketan

Intza Trula 2023ko eka. 27a, 11:00
Pablo Fernandez, lehen sailkatua; Peru Tolosa, bigarren sailkatua; eta Omar Velasco hirugarren sailkatua (Utzitakoa).

Bigarren postuan sailkatu zen Peru Tolosa zumaiarra larunbatean Europako Mendietatik egindako lasterketan.  

Peru Tolosa zumaiarrak bigarren postua eskuratu zuen larunbatean Gran Trail Picos de Europa 2023 lasterketan.

Benia de Onisetik (Asturias) abiatu ziren 190 parte-hartzaile inguru larunbat goizean, eta hamar kilometroko karrera egin zuten Europako Mendietatik. Bero handiarekin jokatu zuten proba, hala eta guztiz ere, 00:58:54ko denboran iritsi zen metara Zumaiako Triatloi Taldeko gaztea.