San Pedroak direla eta, udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ekainaren 29an eta 30ean

Intza Trula 2023ko eka. 27a, 10:30
Udaletxea.

San Pedro jaiengatik ekainaren 29an eta 30ean udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira, alabaina, turismo bulegoa eta udaltzaingoa martxan egongo dira.

San Pedroak direla eta, udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ekainaren 29an eta 30ean. Hala eta guztiz ere, udalak zenbait zerbitzu eskainiko ditu, hala nola Udaltzaingoak eta turismo bulegoak martxan jarraituko dute. 

Udaltzaingoa gauez, ekainaren 28an eta 29an:

Udaltzaingoaren zerbitzua zabaldu egingo dute Sanpedroetako bi egunetan. Hala, ekainaren 28an eta 29an, gau osoan zehar egongo dira udaltzainak lanean. Bestalde, ekainetik irailera bitartean, udako ordutegian ariko dira lanean, 06:00etatik 22:00etara. Ordutegi horretatik kanpo Ertzaintza arduratuko da. Telefono zenbakia: 943-14 32 32.

Kiroldegia itxita, ekainaren 23tik uztailaren 3ra:

Ekainaren 23tik uztailaren 3ra bitartean kiroldegia itxita egongo da. Egun horietan, kiroldegiko bazkide direnek Mugiment kirol txartelarekin beste kiroldegietako zerbitzuak erabil ditzakete. Mugiment kirol txartelaren inguruko xehetasunak ikusi daitezke honako lotura honetan.

Udako ordutegia liburutegian, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) eta Emakumeon* Etxean:

Liburutegia:

  • Helduen liburutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Astearteetan eta ostegunetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Haurren liburutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Herritarren arreta zerbitzua (udaletxean):

Zumaiako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak 08:00etatik 14:00etara eskainiko du zerbitzua uda denboraldian. Posta elektroniko bidez ere egin daitezke eskaerak, udala@zumaia.eus helbidera idatzita, eta telefono bidez kontsultak egin daitezke, 943-86 50 25 telefono zenbakira deituta. Halaber, herritarrek tramiteak modu telematikoan egiteko aukera dute, lotura honetan.

Emakumeon* Etxea:

Emakumeon* Etxean astelehenetik ostiralera eskainiko dute jendaurreko arreta, 09:30etik 12:30era bitartean. Abuztuan itxita egongo da, eta irailean zabalduko ditu berriro ere ateak.