Zumaiako Futbol Eskolako izen ematea zabalik da

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 26a, 15:00

Datorren denboraldian izena eman daiteke abuztuaren 5a bitarte. Zumaiko Futbol Taldeak eman du horretarako jarraitu beharreko pausoen berri. 

Zabaldu dute, urtero legez, datorren ikasturtean Zumaiako Futbol Eskolan izena emateko epea. Abuztuaren 5era bitarte izango da jokalarien datu orria eta Aldundiaren dokumentua entregatu eta matrikularen ordainketa egiteko aukera. Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:

1. Izena emateko orriak lortzeko, bi modu daude:

  • Dokumentuak lotura honetan deskargatuta.
  • Dokumentuak kiroldegiko harreran jasota.

Dokumentazioan izena emateko bi orri daude; horietako bat 2012an jaiotako mutil jokalarientzat soilik da. Beste izen-emate fitxan, 2012an jaiotako neska eta 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako neska eta mutilentzako dokumentua da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren dokumentuan ez da beharrezkoa argazkia jartzea. Argazkirik gabe bidali behar da.

Eskatutako dokumentazioa beharrezko datuekin osatu ondoren, dagokion ordainketa egin eta bankuan dagokion ordainagiria eskuratu beharko da. Osatutako dokumentazioa bidaltzeko, bi eratara egin daiteke:

  • Dokumentazioa posta elektronikoz bidalita. Dokumentu guztiak bete ondoren eta hauek digitalizatzeko, argazki kamara erabili daiteke edo eskaneatu. Dokumentuak digitalki edukita, zumaiako@zumaiako.com helbide elektronikora bidali beharko dira. Datuak zuzenak direla egiaztatu ondoren, mezu bat jasoko dute herritarrek erregistroaren onarpenarekin.
  • Dokumentazioa kiroldegian entregatzea. Izena emateko fitxak beteta, dokumentazioa kiroldegiko harreran entregatu ahal izango dira.