Kultur arloko ikastaro eta tailerren lizitaziora proposamenak aurkez daitezke jada

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 26a, 13:00

Uztailaren 19ra bitarte izango dute herritarrek beren proposamenak aurkezteko aukera. Estreinakoz erabiliko du udalak prozedura hori, eta proposamenak aurkezteko jarraitu beharreko pausoen berri eman dute. 

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak antolatzen dituen ikastaro eta tailerrak emateko zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatuko da aurrerantzean. Zabaldu dute dagoeneko proposamenak aurkezteko epea, eta uztailaren 19ko 14:30ak artean jasoko dituzte. 

Prozedura hori erabiliko den lehenbiziko aldia denez gero, udalak jarraitu beharreko pausoen berri eman du gida honetan. 

Urriaren hasieratik maiatza bukatu artean egingo dira tailerrak. Honakoak dira orain arte antolatu direnak: helduentzat, pintura, oinarrizko zeramika, zeramika aurreratua, yoga, Qi Gong eta meditazioa, tai chi eta egur taila; jubilatu eta pentsiodunentzat, yoga; eta haur eta gaztetxoentzat, oinarrizko pintura eta haurrentzat plastika tailerrak.