Udal osaketaren inguruko gaiak lantzeko bilkura egingo dute bihar

Intza Trula 2023ko eka. 26a, 10:30
2023ko martxoko plenoa (Juan Luis Romatet).

Ezohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean udaletxeko pleno aretoan.

Kargu hartzeko plenoaren ostean, 2023-2027 agintaldiko lehenengo osoko bilkura egingo dute bihar. Udal osaketari lotutako gaiak aztertuko dituzte bilkuran, hala nola ohiko osoko bilkuren egutegia, informazio batzordeen araubidea eta eraketa, udal korporazioko kideen dedikazioaren araubidea eta ordainsariak, gainontzeko instituzioetarako ordezkarien izendapenak eta alkateordeen izendapenak.

Bilkura 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.