Patxita Etxezarretako geltokietan soilik geratuko dira autobusak bihartik aurrera

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 25a, 17:00

Aurreko urteetan bezalaxe, Luarraldebuseko ibilgailuak ez dira sartuko Txomin Agirre kaian aurtengo udan, irailaren 10era bitartean. Zumaia eta Donostia lotzen dituen zerbitzuari eragingo dio.

Bihartik irailaren 10era bitartean Lurraldebuseko autobusik ez da sartuko herrigunean sartuko. Hori dela eta, Txomin Agirre kaiako eta Garoa tabernaren aurreko geltokiak ez dira erabilgarri egongo Donostirako noranzkoan doazen edo handik datozen erabiltzaileentzat. Patxita Etxezarreta kaleko bi geltokietan emango dute zerbitzua aipatu lineetan.

Zentzu horretan, gogoratu behar da azken uda sasoi guztietan hartu duten neurria dela honakoa. Gainera, udalak maiatzaren hasieratik autobus pribatuek ere debekatuta dute herrigunera sartzea halako ibilgailu handiek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko. .