Suaren bueltan ospatu dute udaren iritsiera, beste behin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 24a, 10:10

Musikarekin eta dantzekin alaitutako erritual magikoekin eman diote ongietorria urteko sasoirik beroenari bart Sanjuaniturrin eta Gernikako parkean.

Ohiturari jarraituz, suaren bueltan eman diote ongietorria udari Zumaian. Horretarako, bi ekitaldi egin dituzte: bata, Sanjuaniturrin, eta, bestea, Gernikako parkean.

Sanjuaniturrin eman diote hasiera festari herriko Txistulari Bandarekin eta dantzariekin. Sua piztu ondoren, emanaldia eskaini dute eta handik Gernikako parkera egin dute bidea joaldunak aurretik zituztela. Bertan erritual magikoa egin dute.

Argazkiak: Maria Maya Manterola eta utzitakoak