Dagoeneko bainatu daiteke Zumaiako bi hondartzetan

Mireia Galarza Bastida 2023ko eka. 23a, 16:11

Azken analisien emaitzek adierazten dutenez uraren kalitatea normaltasun egoerara itzuli da, eta bainua hartzea baimentzen da.

Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Itzurun eta Santiago hondartzen ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da. Horren ondorioz, kendu egin da uretan sartzeko debekua, eta herritarrak dagoeneko lasai bainatu daitezke Zumaiako uretan.

Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen bi hondartzetako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela, eta egoera aztertu bitartean, debekatuta egon da bainua.