Aitzuriko borrokaldiko sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira gaurtik aurrera

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 24a, 11:00

Orain arte Lubaki kiroldegian izan da sarrerak eskuratzeko aukera; gaurtik aurrera, Aitzurin bertan izango dira salgai. 

Zumaia Cuban Boxing klubarentzat hitzordu berezia izango da uztailaren 1ekoa. Izan ere, etxean bertan antolatu dute borrokaldia egun horretarako, eta maila eta klub desberdinetako boxeolari ugariren topalekua izango da Aitzuri frontoia. 

19:00etan hasita, amateur mailako zazpi borrokaldi izango dira. Zumaiako klubetik, Eliezer Chavarria iazko eta aurtengo Euskadiko txapeldunak Basakick Bizkaia klubeko Ager Begoña izango du aurkari, eta Mady Diame Gipuzkoako irabazleak, klub bereko Hassan Hamyd. Anoeta, Paco bueno, Sora box eta Rivero tin klubak ere izango dira Zumaian. Borrokaldia Dj Goikok girotuko du, gainera. 

Sarrerak 15 euroan eskura daitezke, Aitzuri pilotalekuan bertan.