Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketaren finala jokatuko dute datorren asteazkenean

Intza Trula 2023ko eka. 23a, 09:00

Emakumezkoen pala txapelketa amaitzear da, eta datorren asteazkenean jokatuko dituzte finalen partidak Odieta frontoian.

Emakumeon* Etxeak antolatutako V. Emakumezkoen Binakako Pala Txapelketaren finalak jokatu dituzte datorren astean. Aurten hamalau bikotek hartu dute parte lehiaketan; sei bikotek hasiera mailan, eta 8 bikotek maila aurreratuan.

Hasiera mailako finala Maddi Gallastegi eta Nerea Lersundik jokatuko dute Aloña Otegi eta Aintzane Etxaberen aurka. Maila Aurreratuan, berriz, Saioa Iraola eta Maialen Manterolak, Jone Azkoaga eta Karmele Martinez izango dituzte aurkari. Finalak ekainaren 28an jokatuko dira, 17:30etatik aurrera Odieta frontoian.