Iñigo Aldai eta Eduardo Agirre, padel txapelketako irabazle bigarren urtez jarraian

Intza Trula 2023ko eka. 21a, 13:00

40 partaide izan ditu Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak antolatutako aurtengo padel txapelketak.

Iñigo Aldai eta Eduardo Agirre izan dira bigarren urtez jarraian padel txapelketako irabazleak. Bigarren postua, Ander Etxaberentzat eta Jon Zubimendirentzat izan da; eta hirugarrena, berriz, Mikel Parrarentzat eta Unai Larrañagarentzat.

Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak antolatutako txapelketak 40 parte-hartzaile izan ditu aurtengoan. Antolatzaileen hitzetan, "erantzun bikaina izan du deialdiak", eta, hori horrela, "aurrerantzean txapelketa gehiago" antolatzeko asmoa erakutsi dute.