Flysch Trail lasterketa antolatzeko bilera irekia izango da gaur

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 21a, 09:00
Flysch Trail lasterketako artxiboko irudia. (Baleike)

Kirol probaren antolakuntzaren lekukoa udalak hartu ondoren, herritarrekin batera zehaztu nahi dituzte lasterketaren helburuak eta ezaugarriak. Urriaren 8an izango da 2023ko Flysch Trail lasterketa. 

Zumaiako Udalari eman zion lasterketa antolatzeko lekukoa iaz Flysch kirol elkarteak, hamahiru urteren ostean. Beharrezko informazio trukaketa egin ondotik, dagoeneko abian dira 2023ko Flysch Trail lasterketa antolatzeko lanak. 

Aurrez, ordea, herritarrekin probaren inguruko hausnarketa egin nahi du udalak, haren helburuak eta ezaugarriak zumaiar guztien artean zehazteko. Kirol proba honetan interesa duten herritarrekin bilduko dira udal ordezkari eta teknikariak, gaur, udaletxeko pleno aretoan.