Santiagon eta errioan bainua hartzea galarazi dute

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 20a, 12:00

Osasun Sailak debekatu du bainua hartzea, urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik.

 

Osasun Sailak jasotako ur analisiaren emaitzen arabera, E.coli bakteriak onartutako muga gainditu du Santiago hondartzako uretan, eta beraz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira hondartzan bertan zein errioan.

Etzi, osteguna, beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta gutxienez ordura arte itxaron beharko da uraren kalitatea bainua hartzeko modukoa den ala ez jakiteko.