Duatloiaren belaunaldi berriak Alai auzategian

Erredakzioa 2023ko eka. 19a, 11:30

Giro ezin hobean, VII. Umeen Duatloia ospatu zuten atzokoan,  Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta.

Triatloia eta kirolzaletasuna sustatze aldera, Zumaiako Triatloi Taldeak haur eta gaztetxoei zuzendutako zazpigarren duatloia egin zuen atzo goizean Alai auzategian. Oinarrizko arauak eta azalpenak jaso ondoren, erritmo neurtuan osatu zuten benjamin, kimu, eta infantil mailako kirolariek –kategoria bakoitzak distantzia jakin bat–, ZTTko kideen laguntzarekin. Giro atsegina eta lagunartea izan zen nagusi, urtero bezala.