Kroazian jokatuko den Europako Txapelketan izango da Irati Osa

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 19a, 10:30
Irati Osa Kroaziako Europako Txapelketan izango da.

Uztailaren 13an lehiatuko da Europako onenen aurka, Espainiako selekzioarekin.

Banyolasen izan da asteburuan Irati Osa piraguista zumaiarra, Europako Txapelketarako Espainiako taldea erabakitzeko hautaprobetan. Lehen bi postuetan geratuz gero, Kroazian jokatuko den txapelketarako txartela lortzen zuten kirolariek, eta Osak helburua lortu du.

Ostiralean txapelketa itzela egin zuen emakumezkoen K1 senior mailan. Adinez txikiena izanik ere, bere indarrak erakutsi zituen eta amaierara esprintean iritsita, bigarren postua eskuratu zuen. Lanak ongi eginda, Kroaziako Europako Txapelketarako sailkatu da K1 modalitatean.

Uztailaren 11n bidaiatuko dute Osak Espainiako selekzioarekin aipatu txapelketara, eta bi egun geroago lehiatuko da Europako onenen artean. Gogora ekarri behar da, iaz brontzezko domina eskuratu zuela K2 kategorian. Orain, hiru aste gogor geratzen zaizkio lanak ondo egin eta dominengatik borrokatzeko.