Goiko txapeldun izan da Donostiako Grand Slamean

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 18a, 12:00
Argazkia: Jai Alai News.

Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zuten finala atzo arratsaldean Goikoetxeak eta Gorkak, Mendizabal eta Del Rioren aurka. 

Iñaki Osa Goikoetxea puntistak Grand Slam Donostia txapelketa irabazi du. Goiko-Gorka bikoa Carmelo Balda pilotalekuan izan zen atzo, larunbata, Mendizabal eta Del Rioren aurka, nor baino nor. 

Finaleko partidaren lehen minutuetatik erakutsi zuten gorriek beren nagusitasuna eta jokorako gaitasuna. Oso fin aritu ziren, eta harmailetatik zuzenean ikusteko aukera izan zuten pilotalekuan bildutako 1.100 zaleek.