Zozketa

Zozkatu ditu Baleikek Eureka! Zientzia Museorako sarrerak

Erredakzioa 2023ko eka. 16a, 10:50

Issak Aranberrik eskuratu ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horretarako, erakusketa iraunkorra, planetarium digitala, animalia aretoa edota simulagailua ditu, bestak beste.

Baleikek sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Isaak Aranberri bazkideak irabazi ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.