Peña garajeak ateak itxiko ditu ekainaren 30ean

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 15a, 16:00

Bezero eta bidelagun guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete itxieraren aurretik. Dagoeneko 60 urte igaro dira Peña garajea zabaldu zutenetik.

Ixtera doa ibilgailuak konpontzeko Juan Belmonte kaleko Peña garaje ezaguna. Ekainaren 30ean izango da itxiera, eta data iritsi aurretik, nagusiek eskerrak eman nahi izan dizkiete urteotan guztiotan bertatik igarotako bezeroei nahiz bidelagun guztiei. 

Zabaldu zutenetik 60 urtera itxiko dute garajea. Negozioaren atzean "esfortzu asko" egon arren, "pozgarria" izan da beraientzat bezeroen esker ona sentitzea. 

"Agurrak, ez dira inoiz samurrak izaten eta orain, sentimendu kontrajarriak ditugu; alde batetik, tailerra ixteak dakarren tristura, baina bestetik, etapa berri bati hasiera emateko ilusioa", aipatu dute. "Emandako maitasun eta konfidantza guztia" eskertu nahi izan diete herritarrei, amaitzeko.