Zeramika ikastaroko lanak, bihartik Oxforden

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 15a, 17:00

Guztira, 25 ikaslek ondutako zeramikazko piezak izango dira ikusgai ekainaren 22ra artean.

Pintura eta egur taila ikastaroetako lanak erakutsi ondoren, zeramika tailerrean sortutako piezak izango dira ikusgai datozen egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Bihar bertan zabalduko dute erakusketa 18:30ean, eta hilaren 22ra artean, 25 ikaslek ondutako piezak ikusi ahal izango dira. 

Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta asteburutan eguerdian ere bai, 12:00etatik 14:00etara.