Martxan da TAO sistemaren udako aldia

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 15a, 10:30

Gaurtik irailaren 15era bitartean martxan izango da TAO sistemaren uda sasoiko aldia, eta beraz, bertakoen guneak egunero izango dira indarrean. 

Gaur, hilak 15, indarrean sartu da dagoeneko TAO sistemaren udako aldia, eta irailaren 15a bitartean, egunero egongo dira indarrean bertakoen guneak. 

Beraz, bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea. Errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak, berriz, 10:00etatik 20:00etara izango dira indarrean, egunero. Autoa uzteko bi doako gune izango dira, kirol portuan eta Basustabidea industrialdean, eta portutik herrigunera joateko, gainera, txalupa zerbitzua izango da egunero. 

Zumaian erosketak egitea errazteko, Gertu elkarteko parte diren saltokiek errotazio altuetako bi orduko TAO zerbitzua bere gain hartuko dute. TAO makinetan txartel bikoitza atera, eta horietako bat dendara eman beharko du, kostua deskontatzeko. Herriko komertzioetan, gainera, txartel berdea eskuratu ahal izango dute bezeroek, zerbitzua erabili bitartean autoa egoiliarren aparkalekuetan utzi ahal izateko. 

Edozein zalantza argitzeko, TAO bulegora (Kantauri 7, 644 192 369 / taozumaia@iparksa.com) jo dezakete herritarrek, astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 eta 17:00-19:30 ordutegian. 

Ikusi hemen TAO sistemaren udako aldiaren mapa.