Otezurin izan dira musika eskolako trikitilariak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 14a, 17:01

Musika Eskolako trikitilariek saio bereziak eskaini dituzte adinekoen egoitzetan, bertako egoiliarrek trikiti doinuez gozatzeko aukera izan dezaten.

Ikasturtea amaitzear da, eta behar den bezala bukatzeko han eta hemen emanaldiak eskaintzen ari dira Musika Eskolako ikasleak. Trikitilariak, esaterako, emanaldiak eskaini dituzte adinekoen egoitzetan. Pasa den ostegunean San Juan egoitzan izan ziren, eta atzo arratsaldean, berriz, Otezuriko egoiliarrak alaitu zituzten trikiti doinuz.