Salgai dira uztailaren 1eko borrokaldiko sarrerak

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 14a, 12:00
2019ko boxeo gaueko irudia, Lubaki kiroldegian.

Zumaia Cuban Boxing klubak uztailaren 1erako borrokaldia antolatu du Aitzurin. Maila ezberdinetako boxeolariak arituko dira bertan, tartean, 2022ko eta 2023ko Euskadiko txapeldun Eliezer Chavarria. Sarrerak salgai daude jada kiroldegian.

Zumaia Cuban Boxing klubarentzat hitzordu berezia izango da uztailaren 1ekoa. Izan ere, etxean bertan antolatu dute borrokaldia egun horretarako, eta maila eta klub desberdinetako boxeolari ugariren topalekua izango da Aitzuri frontoia. 

19:00etan hasita, amateur mailako zazpi borrokaldi izango dira. Zumaiako klubetik, Eliezer Chavarria iazko eta aurtengo Euskadiko txapeldunak Basakick Bizkaia klubeko Ager Begoña izango du aurkari, eta Mady Diame Gipuzkoako irabazleak, klub bereko Hassan Hamyd. Anoeta, Paco bueno, Sora box eta Rivero tin klubak ere izango dira Zumaian. Borrokaldia Dj Goikok girotuko du, gainera. 

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude, Lubaki kiroldegian, hilaren 23a bitarte, 15 euroan.