Herritarren Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du aurrerantzean

Intza Trula 2023ko eka. 14a, 11:30
Herritarren Arreta Zerbitzua (Zumaiako Udala).

Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegia 08:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

Udako ordutegia izango du Herritarren Arreta Zerbitzuak hemendik aurrera; hau da, 08:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Udaletxeko beheko solairuan eskaintzen da arreta.

Horrez gain, udala@zumaia.eus helbidean edota 943-86 50 25 telefono zenbakira deituta ere egin daitezke kontsultak. Halaber, tramiteak modu telematikoan egiteko aukera ere eskuragarri dago lotura honetan