Beteranoek seigarren egin dute Ondarroan jokatutako Euskadiko txapelketan

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 12a, 11:00

Lehena helmugaratu zen Fortuna baino 35 segundo beranduago iritsita, seigarren egin zuen beteranoen ontziak Ondarroan. 

Asteburuan hitzordu bikoitza izan dute beteranoek. Euskadiko txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Ondarroan, eta seigarren sailkatu ziren zumaiarrak. Fortuna izan zen helmugaratzen lehena, eta hura baino 35 segundo beranduago zeharkatu zuten helmuga Zumaiakoek. 

Larunbatean, berriz, Angelun izan ziren, eta emaitza bikaina eskuratu zuten. Izan ere, bigarren sailkatzea lortu zuten zumaiarrek, Fortuna ontzi irabazlearengandik hiru segundora.