Raixta Eguna, bideoan

Urtzi Oteiza eta Intza Trula 2023ko eka. 12a, 09:35

Eguraldi ona lagun izan zuten larunbatean Raixta egunean. Jende ugari bildu zen Martxoaren 8a plazara, bertako postu, ekitaldi eta tailerrak ikusteko.

Raixta edo 'Elkarrekin piztu duguna' ospatu zuten larunbatean Martxoaren 8a plazan. Eguraldi ona izan zuten egun osoan zehar, eta herritar mordoa hurbildu zen egun osorako antolatuta zeuden ekintzak eta postuak ikustera.

Goizean goiz jarri zituzten Zumaiako emakume sortzaileek euren postuak plazan, eta horren ondoren etorri ziren sukaldaritza tailerra, trabesia luzeetarako motxila egiten ikasteko tailerra, txalapartariak eta kontzertuak. Jarraian bertso bazkaria izan zuten Amaia Agirre eta Uxue Alberdirekin, eta egunari amaiera emateko, batukada kalejirara egin zuten herri osoan zehar. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide