Banatu dituzte Zumaiako Udaberriko rallyaren sariak

Intza Trula 2023ko eka. 10a, 08:09

Maiatzaren 21ean egindako Udaberriko rallyaren sari banaketa ospatu zuten Oxford aretoan.

Udaberriko rallyaren sariak banatu zituzten atzo, Oxford aretoan, maiatzaren 21ean egindako lehiaketaren ondoren. Gaiak honakoak ziren: ura, itsasontzia, udaberria eta pintura lehiaketa. Epaimahaikideak, berriz, Soraya Lopez, Patxi Badiola eta Carlos Romero Bilbao izan ziren.

16 urte bitarteko saridunak:

  • Lehen saria: Markel Gallego.
  • Bigarren saria: Aian Alberdi.
  • Hirugarren saria: Nara Merino.

16 urtetik gorakoen artean saritutakoak: 

  • Lehen saria: Ivan Rodriguez.
  • Bigarren saria: Adiel Zabala.
  • Hirugarren saria: Jorge Murgiondo.

Zumaiar onenaren saria, berriz, Hegoa Gallegok jaso zuen.