Ludotekako ikasturte amaierako festa ospatuko dute bihar

Intza Trula 2023ko eka. 8a, 14:00
Ludoteka kurtso amaierako festa 2019 (Zumaiako Ludoteka).

Ikasturte amaiera heltzearekin batera Zumaiako Ludotekak festa antolatu du bihar arratsalderako.

Ikasturtea bukatzear dela eta, kurtso amaierako festa antolatu du Zumaiako Ludotekak. Bihar izango da, 19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan. Ongi pasatu eta lagunartean denbora pasatzeko jolasak, ikuskizunak eta abar antolatu dituzte gaztetxoentzat.