'Marlowe' eta 'Alan giza antena' filmak ikusteko aukera egongo da datozen egunetan

Intza Trula 2023ko eka. 8a, 09:50

Helduentzat 'Marlowe', eta haurrentzat, berriz, 'Alan giza antena' filmak eskainiko dituzte Aita Marin asteburuan.

30eko hamarkadaren amaieran, Los Angeleseko funts baxuetan, Philip Marlowe (Liam Neeson) detektibe pribatua kontratatu zuten oinordeko glamuroso baten (Diane Kruger) maitale ohia aurkitzeko, zinema izar ezagun baten (Jessica Lange) alaba. Desagertzeak gezur-sare bat desehorzten du, eta Marlowe ikerketa arriskutsu eta hilgarri batean murgilduko da, zeinean inplikatu guztiek ezkutatzeko zerbait duten. 

Bihartik astelehenera biartean izango da 'Marlowe' ikusteko aukera, 19:30ean. Sarrerak hemen eskuragarri.

Bestetik, 'Alan giza antenak' 11 urteko mutiko baten istorioa kontatzen du. Uda bakartian giza antena lanak egiten amaitzen du Alanek, ovniekin obsesionatuta dagoen bizilagunarentzat. Lan horiek egiten Britney aurkitzen dute, neska estralurtarra, eskolarako lan bat egiten ari dena giza arraza primitiboari buruz. Alanek etxera itzultzen lagundu behar dio, baina bitartean bere giza espeziea ulertzen saiatzen da.

Igandean 17:00etan izango da haurrentzako filma. Sarrerak hemen eskuragarri.