Inkestaren emaitza: 2022-2023 ikasturtea

Zumaia 2050ean: jasangarritasuna

Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 16:05

Gehiengo zabal baten iritziz, kontsumo maila ez da jaitsiko 2050eko zumaiarren artean, energia berriztagarriak erabiliko diren arren. Mugikortasunari dagokionez, %44k uste dute gero eta kale gehiago erabiliko direla soilik oinezkoetzat, baina multzo handi batek (%38,9k) uste du, orain bezala, kotxez mugitzeko aukera egongo dela. Azkenik, hamarretik zazpik uste dute herritarrek bizimodua aldatu egin beharko dutela, ez delako munduarentzat jasangarria.